"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



martes, 13 de marzo de 2012

Moebius



 Komiki mundua lutoz dago, Moebius komikigile frantziarra hil zen  antzineko astean eta. Bere lanak urteetan zehar ugariak izan dira, eta komikia gustoko zutenen artean biziki estimatua zen. Lan  aunitz zituen, bertzeak bertze,  60. hamarkadan marraztu zuen  "Blueberry tenientea", Jodorowski argentinarrarekin eginiko " El Incal" (1980)  izenekoa edo Carlos Castañeda mexikarraren eraginez burutu  zuen "Garaje hermetikoa" (1976-1979). Gozatu Moebiusen komikiez aukera izanez,  irudien mundu miresgarria eskeintzen baitu. http://es.wikipedia.org/wiki/Jean_Giraud

lunes, 12 de marzo de 2012

?




Hemen duzue etorkizunean zer errana emanen duen azkenengo asmakizuna, ezetz bapatean zer den asmatu? Zer izanen da? Zer izan liteke? http://www.youtube.com/watch?v=K9VerawwV_k&feature=related

jueves, 8 de marzo de 2012

Emakumeen Eguna

                                                                   

Emakumeen Eguna dela eta gaur,  martxoak 8, egunkari guztietan jasotzen da antolaturiko ekitaldien berri  (http://paperekoa.berria.info/harian/2012-03-08/008/00/krisiari_aurre_egiteko_berdintasuna.htm) Lekarozko institutoan ere Emakumeen Eguna gogoan izan dugu eta ekitaldi  desberdinak burutu dira:  (http://www.gara.net/paperezkoa/20101017/226879/eu/Saturrarango-kartzelan-gertatutakoa-ahaztu-eta-errepikatu-ez-dadin) "Izarren argia" pelikulea eta  bigarren atsedenaldiko elkartaratzea, besteak beste. Kontuan izan behar da bi ekitaldi hauek  emakumearen egoeraren gaineko hausnarketaren ondorio izan direla, zeren gaurko egunaren aurretik ikasleek berdintasunaren inguruan lanketa aunitz egin dituzte.