"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



jueves, 3 de mayo de 2012

Baztanen kokaturiko zenbait misterio eleberri.


Gure inguruan kokaturiko zebait nobelen berri eman nahi dizuegu, horregatik "Baztango Haizegoa" deituriko blogean aurkitu ahal ditugun hiru misterio eleberriren erreferentzia kontuan izanen dugu, zehazki Gotzon Garateren "Elizondoko Eskutitzak", Iñaki Bernaolaren "Zugarramurdiko kontesa" eta Hasier Etxebarriaren "Mutuaren hitzak" aztertzen duena. Hiru eleberriak misterio istorioak dira, animo, ea izuak ez zaituen harrapatzen! http://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/28/baztan-euskal-narratiban-2/

jueves, 26 de abril de 2012

HIruzpalau liburu interesgarri euskaraz

Sarri liburutegira joan eta ez dakigu zein liburu aukeratu, euskal literaturan nagusientzat zein gaztetxoentzat kalitatezko liburuak aunitz dira, oraingoan nagusiagoentzat honako zerrenda ( prezio eta guzti) proposatzen dizuegu: http://www.shopwiki.es/l/literatura-euskal



domingo, 22 de abril de 2012

Gertatzen da.

 

Arantxa Iturbe http://zubitegia.armiarma.com/?i=62 gaur egun euskal literaturan dugun ahotsik eta indartsuenetarikoa da. Bere lana gehiengoarentzat kazetaritzari esker ezaguna bada ere ( Euskadi Irratian arratsaldero kultur saio bat aurkezten du), euskal letren munduan ahoskotasuna eta idazkeraren arteko orekari sendotasuna ematea izango litzateke bere lorpen handiena, naturaltasunez erregistroei bidea zabalduz. Irakur ezazue bere eleberriren bat, emakumeen ikuspuntu aberatsez gozatu ahal izango baituzue. Hona hemen horren adibide bat Liburuaren Eguna dela eta idatzirikoaz: