"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."
jueves, 26 de abril de 2012
HIruzpalau liburu interesgarri euskaraz
Sarri liburutegira joan eta ez dakigu zein liburu aukeratu, euskal literaturan nagusientzat zein gaztetxoentzat kalitatezko liburuak aunitz dira, oraingoan nagusiagoentzat honako zerrenda ( prezio eta guzti) proposatzen dizuegu: http://www.shopwiki.es/l/literatura-euskal
miércoles, 25 de abril de 2012
"Quelibroleo.com" taldekoek gaztelaniaz gehien irakurritako liburuen zerrenda.
Hemen duzue gaztelaniaz Quelibroleo.com taldekoek gehien irakurri dituzten liburuen zerrenda, sarri liburu bat aukeratzerakoan ez dakigu zein leidu; beraz, hona hemen baliogarri izan litekeen zerrenda. Animo! ea zenbat irakurtzen dituzun!
http://www.quelibroleo.com/noticias/libros/los-100-libros-mas-leidos-por-los-lectores-de-quelibroleoBKTko kadete mailako neskak txapeldun Nafarroako eskubaloi ligan
Zorionak! Garaipen aunitzen hasiera izan dadila!
lunes, 23 de abril de 2012
Ametsen mundua
Liburuek zorion mundura eraman gaitzakete, ze izan ahal garena gure baitan dago, horregatik jolasera ere itzuli gaitezke, errealitateak estaltzen digun ilusio mundura, bestela behire:
http://www.youtube.com/watch?v=z-x0kNfdoPkdomingo, 22 de abril de 2012
Gertatzen da.
Arantxa Iturbe http://zubitegia.armiarma.com/?i=62 gaur egun euskal literaturan dugun ahotsik eta indartsuenetarikoa da. Bere lana gehiengoarentzat kazetaritzari esker ezaguna bada ere ( Euskadi Irratian arratsaldero kultur saio bat aurkezten du), euskal letren munduan ahoskotasuna eta idazkeraren arteko orekari sendotasuna ematea izango litzateke bere lorpen handiena, naturaltasunez erregistroei bidea zabalduz. Irakur ezazue bere eleberriren bat, emakumeen ikuspuntu aberatsez gozatu ahal izango baituzue. Hona hemen horren adibide bat Liburuaren Eguna dela eta idatzirikoaz:
sábado, 21 de abril de 2012
Liburuaren jaiotza
Denok uste dugu liburua egina iristen dela gure eskuetara, baina guztiz oker gabiltza, ikusi bestela bideoa.
martes, 3 de abril de 2012
Frantzian je t'aime esaten dute
Aste Santu honetarako besterik ezean Joxe Mari Iturralderen "Frantzian je táime esaten dute" liburua proposatzen dizuegu, ea gustoko duzuen.
Imajina ezazue eszena hau: Frantziara zoazte, oporretan, lagunekin batera eta gurasorik gabe! Ez dago gauza hoberik munduan! Frantsesa ikasi behar, hori bai, eta ez da erraza hizkuntza hori, e! Baina, tira, badira gauza okerragoak mundu honetan.
Cornechon familiaren etxean bizi behar dut, frantses pixka bat ikasteko, oso familia bitxia, benetan. Bertan bizi dira Anicke, Silvie, Raymond aitona… eta gero, Bernard, adiskide handia suertatuko zaidan mutila. Bitartean, gertakizun bitxi eta harrigarri asko. Eta gainera, nonahi, neska mordoa muxu emateko prest zuk eskatu orduko. Baina nola arraio esaten da muxu eman frantsesez?
Tú y yo somos cuatro
Para estas vacaciones de Semana Santa os proponemos el libro de Jon Elias "Tú y yo somos cuatro", que trata sobre las relaciones personales dentro de una nueva familia; un libro diferente, a ver si os gusta.
Sinopsis
Padre e hija han quedado para cenar después de dos años sin verse. Phil es un exitoso profesional pero un desastre en todas sus relaciones. Helen, su hija, encontrará la oportunidad para entregarle un libro. Su lectura y una posterior conversación cambiarán la vida de Phil y la de los demás. Este es un libro de comunicación para la vida cotidiana. En sus páginas encontrará, en forma de metáfora literaria, un conjunto de reglas para comprender y mejorar la comunicación con los demás. Superando la conocida premisa de que "lo importante es escuchar" y más allá de los clásicos planteamientos sobre el emisor, el receptor, el código y el mensaje, Joan Elias le sumergirá en una historia cotidiana para comprender el complejo proceso de la comunicación humana.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)