"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



lunes, 25 de junio de 2012

Este verano, ¡sumérgete en la lectura!

Uda honetan, murgildu zaitez irakurketan!

jueves, 21 de junio de 2012

Udarako zenbait liburu



Udarako zenbait liburu proposatu nahi dizkizuegu, beti ere zer irakurri ezin erabakita ibiliz gero, lagungarri izango zaizuelakoan. Horregatik honakoan Altsasuko Herri Liburutegiko bilduman sartu diren nobelen aukeraketa  dakarkizuegu; nobedade hauek gaur egungo gazte literaturaren adibide direlarik, gomendatzeko zerrenda aproposa  dela uste dugu, on egin!
http://www.bibliotecaspublicas.es/altsasu-ij/imagenes/Verano_2012_juvenil.pdf

sábado, 16 de junio de 2012

Biriatu eta Semprún



 

Biriatun aurkitzen ahal dugu Jorge Semprunen oroitarria, xx.mendea gizon honen bizitzaz hobeki ulertu liteke: mugaz alde batera eta bertzera hainbertze urte ibili ondotik, bertan ehortzia izan nahi zuen iparraldetik hegora begiratzeko.

Muchos años después, siendo ya ministro de Cultura, se publicó el libro que aquí se tituló Adiós, luz de veranos..., en el que Semprún http://es.wikipedia.org/wiki/Jorge_Sempr%C3%BAn rememora esa conversación con la conductora y se pregunta si fue entonces cuando por primera vez pensó que deseaba ser enterrado en el "pequeño cementerio" de Biriatou, "arrimado a una rústica y agreste iglesia". En este "lugar fronterizo, patria posible de los apátridas, entre los dos ámbitos a los que pertenezco (...), en la vieja tierra de Euskal Herria". http://elpais.com/diario/2011/11/26/opinion/1322262013_850215.html

martes, 12 de junio de 2012

twist


 Azken boladan sari eta oihartzun aunitz izan dituen liburuarekin gatoz oraingoan, ea gustoko duzuen!



 Erru sentimenduaz Javier Rojo / El Correo, 2012-03-03
Harkaitz Canok bere lehenengo idazlanetatik argi utzi zuen garrantzizko leku bat izango zuela euskal literaturan, idazle moduan pixka bat gorabeheratsua bada ere, batzuetan literaturarekin gorroto-amodiozko harreman konfliktiboa duela baitirudi. Edonola ere, beti da interesgarria, eta arnas luzeko idazlan bati ekiten dionean, bere trebetasunaren maila agerian geratzen da. Halaxe gertatzen da Twist izeneko nobela mardul honetan. ETAren kontrako gerra zikineko gertakari latzenetako batean oinarritu da idazlea nobela hau egiteko, liburuaren abiapuntuan Soto eta Zeberio izeneko pertsonaien desagertzea jartzen da-eta. Euskal gatazkaren testuinguruan kokatzen du istorioa, eta bertan kontatzen direnetarik askok zuzen zein zeharka euskal gatazka horrekin zerikusirik daukate. Baina liburuan euskal gatazkatik harantzago doa. Argumentuaren erdigunean Diego Lazkano izeneko pertsonaia dugu, Sotoren eta Zeberioren adiskidea eta militantziakidea. Diego Lazkanok ezin du erru sentimendutik ihes egin, bera izan baitzen adiskideak salatu zituena, eta haien desagerpena ahalbideratu zuena. Sentimendu horren pean eraikitzen saiatzen da bere bizitza, eta idazle ospetsua izatera heltzen da, baina itxurazko bizitza horren azpian beste bizitza bat dauka, zeren protagonistak, bere benetako izaera alde batera utzita, galdutako adiskideen bizitza burutu gabeari eusten baitio, Sotok hasi berritan utzitako idazle-lana bere gain hartuta. Lazkanok badaki neurri handi batean egiten ari den bizitza hori ez dela berea, maileguan hartutako izaera daukala bere benetako izaeraren gainean jarrita, eta tentsioa sortzen da bien artean.
Nobelaren erdigunean gertakari horiek eta pertsonaia hau agertu arren, nobelak alderdi gehiago dauzka. Ia izaera independentea duten zortzi ataletan banatuta agertzen da, non gertakariekin zerikusirik duten beste pertsonaia batzuk eta zuzen gai horrekin erlazionatuta ez daudenak ere agertzen diren, non arteaz eta literaturaz, antzerkiaz eta bizitzaz hitz egiten den. Nobela konplexua da, eta batzuetan idazleak bertan bere burua hustu duela ematen du. Eta euskal gatazkaren barruan kokatuta dagoen arren, gatazkaz bainoago adiskidetasunaz, ausentziaz, eta, batez ere, erru sentimenduaz hitz egiten zaigu.
Duda bat bakarrik geratu zait: liburuak izan duen oihartzuna zergatik gertatu da, bere duda-ezinezko kalitateagatik ala argumentua gatazkaren barruan kokatua izan delako?