"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



sábado, 20 de abril de 2013

BATZU USTEKO ZUTEN BEZAIN ANTZU EZTA IZAN BAZTANGO LUR EDER HAU EUSKARA IDATZIARENDAKO

Gaurkoan gomendatu nahi dizuegu Mariano Izetak idatziriko "Dirua galgarri", uste dugu gure aurrekoek eginiko lana ezagutzeak duguna hobeki balioztatzen laguntzen digula. Baztango euskara idatziak tradizio luzea du, liburu honen hitzaurrean azaltzen den gisa, segi dezagun bailarako euskara zaintzen eta janzten garenetik abiatuz,  etorkizuna ziurtatzea gure esku baitago.

Hona Hemen Mariano Izeta nor zen jakiten lagunduko dizuen helbidea:




Liburu hau irakurri nahi izanez gero, hemen duzue helbidea:
http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/9867.pdf

LEEN PEREDIKIA

   Behar bada galdeginen du irakurleen batek: "Leen peredikia" hitz horiek zer dira? 
  Ziberotarren Pastural bat edo Charivari-ren bat irakur balu, jakinen zuen hitz horiek "Aurreko Hitza" adiarazten dutela. 
   Eta berandu gabe, goazen polizia-nobela hunen egilearekin. 
 Mariano Izeta Elizalde jaun gaztea 1915 urteko uztailaren 14´garren egunean sortu zen Elizondo-ko "Mutilenea"-n, eta hiri hortan bizi da erloju-denda baten jabe. 
   Bere eskolak, herrian berean egin zituen, eta Zeruko Argia-n eta Baionako Herria astekarian irakurgai pollitak argitaratu izan ditu jadaneko. 
   Aita Zarauz'tarra du gazte gaztedanik Elizondo-n kokatua, cta ama berriz Elizondoarra.
   Eskuaraz leenbiziko liburua ote da hau Baztanen? Polizia-nobela bezala bai, leena da, eta irakurleak ikusiko duen bezala, interes haundienarekin segitzen zaio asmakizunaren korapilloari. Eskuara ere herrikoa erabiltzen du eta errcza Baztandar izkiriazaileak. 
   Horko bereko izkuntzan geiena, ez oso osoan  hala ere, zenbait aldiz ezpaitzaio jarraikitzen egilea aktibocn cta pasiboen bereizkuntzari (gizonek-gizonak), Baztanen bezala. 
  Beste aldetik ere erran behar da, Baztanen usatzen dela, asko tokitan bezala, hitzcn akabaillan, a -e vocal-en aldakuntza, i -u vocal-en ondotik doazilarik. 
   Bidasotar ez direnek ere, uste dugu aise irakurriko dutela nobela pollit hau, den oiturarik ttipiena irakurtzeko baldin badute. 
   Tokiko zenbeit hitz ez-ezagunen argitzeko eratxeki dion iztegiñoa, laguntza handikoa izan ditake.
   Polizia-nobelaz kanpo, leenago ere agertu izan dira Baztandarren euskal liburuak; eta ospe haundiko Axular hura kontatu gabe (Urdazubi bere sortherria Baztango barrutia-ren barrenean baitago eta Axularren ama ere Azpilikueta-koa zen). 
   Elizondo-ko "Datugaraia"-n bizitu zen Bruno Eéhenique jakintsu hura eta Baztango eskuaraz izkiriatu ere Bonaparte-ren laguntzaile gorenetako bat bezala. Ebanjelioa, Apocalipsa, "El cantar de los cantares" eta beste halako itzulikatu zituen Elizondoko eskuararat.   
   Prinzipe berak dionez, iñork etzion Echenique-k bezain zeatzki gomendatzen ziozkan langaiak bururatu. Eta are geiago estimatzen zuen gure izkiriazailea, ainbeste eskale nardagarrien artean, beretako nioiz ere etziolakotz deusik eskatu. 
   Franzisko Lapitze idazlari ezaguna ere sortzez Arizkun-goa zen; eta bere liburu "Bi saindu hescualdunen bizia", liburu ernagarri eta edertzat jotzen du P. Lafitte-k laudorio handicnen artean. 
   Baztandarra zen Francisco de Elizondo Aita kaputxinoa ere, besteen artean "Lore usaíndun mamitsuak" liburua izkiriatu zuena. 
   Orobat, Amayur-ko erretorc izan zen Cruz Goyeneche jaunak ere eskuaraz apainki idatzi zuen eta soilik aipatuko dugu Martín de Az pilcueta, XVI garren mendeko doktorearen bizitza labur bat; Eluetearra zen. (Zaarrek beti EIuete erraten zuten, eta ez EIvete oraikoek bezala). 
Irurita-n aunitz urtez bizituta, aldizkari askotan izkiriatu zuen ere Paulo Fermín lrigaray "Larreko", sendakin izan zenak.
Eta erdi Lekaroz-tarra etzena Tapia-Perurena olerkari fin eta goren maillako hura, Baztango eskuara leunean ainbeste idatzi zuena 1930 eta 1933 urtetako Eusko-olerkiak direlako bildumetan ikus ditazke "Baztango mendiak", "txori mindua", "Lore bikaiña", "Orein zuria"... daritzaten poesia ederrak; batzuk Ulhand eta beste aleman neurtizlarietatik zuzen zuzen itzulikatuak.
   Bizien artean hor dugu Zigan, Xabier Lazcoz apez olerkaria eta erdal izkiriantia. Elizondo-ko semea; oraintxe aipatu 1932 urteko olerkari bilduman ikus ditazke bere euskal bertso sortak.
   Eta Arizkun-en ere orai argitara ematen dute aipagarri den, erdia eskuaraz dagon Elkartasuna eliz-orri pollita.
Batzuk usteko zuten bezain agor eta antzu ezta beraz izan Baztango lur eder hau, euskara idatziarendako.
   Eta oraindik Aita Donosti zena ere aipa dezakegu, aur-aurreti Baztanen bizitua eta bere naiez Lekarotz-a ehorztera ekarria; ainbeste euskal kanta eta ipuin eder bere Baztan maitean bildu eta argitara eman zituen musikalari haundia. 
  Halaber gauza beretsua erran dezakegu Arrigarai aita Kaputxinoaz, edadura haundiko gramatikak Lekarotz-en egin baizituen eta Baztango eskuararen kutsurik haundiena dutenak.
   Joan den mendean ere Joan Martin Hiribarren eta Joan Battitt Elissamburu olerkarien euskara ederrak Baztango ziren alde batetik; Hiribarren-en ama Erratzu-arra baizen Dolarea deitua eta Yoana Irazabal Zugamurdi-arra berriz Elissamburu euskal poeta haundiaren ama.
   Gure errikide Izeta, beste horiek bezala, asitako bideari jarraikiko zaiola gero ere, igurikatzen dugu bihotz bihotzetik

A. Iriagay
Euskaltzaindikoa      


http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/9867.pdf