"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



lunes, 15 de diciembre de 2014

OFRENDA A LA TORMENTA

Los seguidores de las andanzas de la inspectora Salazar estamos de enhorabuena,  hace unas pocas semanas salió al mercado ese tercer volumen tan esperado por tantos de nosotros. Veamos lo que opina la escritora de esta nueva entrega.


http://www.rtve.es/television/20141212/dolores-redondo-explica-final-trilogia-ofrenda-tormenta/1066341.shtml







viernes, 12 de diciembre de 2014

GAUR EGUNGO NAFAR LITERATURAZ BEÑAT SARASOLAREN ARTIKULUA

ARKUPEAN

Nafarroa, ene aberria

 
2014-12-11 / Beñat Sarasola
E
z da, ez, bat-batean sukar positibista batek irentsi nauela. Ez da zerua ireki zaidala kolpetik liburu edo hitzaldiren batean entzundakoak letraz-letra iltzatu zaizkidalako burmuinean eta, egun batetik bestera, euskalduna baino euskaldun-alfa naizela, hots, nafarra naizela, deskubritu dudala. Ez da hori. Nire nafartasuna borondatezkoa da gehiago, hautu bat, erabaki literario bat politikoa bezain; ez sinismen kontua.

Historialari bat baino gehiago haserretu zitzaidan, antza denez, aurreko batean Alardeari buruz idatzi nuenean historia gutxietsi omen nuelako. Ez da hainbeste historia menostu zalea naizela ez bada historizismo kartoizkoa, kontserbadorea ez ezik ezein borondate politiko eraldatzaile zertzeko oztopo dela iruditzen zaidalako. 

Baina, hala ere, nafar, baiki. Azken bi hamarkadetan euskal idazle nafarrek (barka nahaspila) kartografiatu diguten Nafarroa horretako nafar, konkretuki. Ez da han ere dena urre koloreko —Nafarroa, arragoa...—, ez genuen besterik behar, ez baitut nahi niretzako —ez eta inorentzako— makurrik gabeko naziotasun zuririk. Nire egiten dut, bada, urrutira joan gabe, Hasier Larretxea edo Pello Salaburuk marraztu berri diguten Baztan hori, ez duena hain justu sobera mitikotik. Nire egiten dut, halaber, Jon Alonsoren Iruñea ilun ez ezik beltza, ustel ez ezik lizunezkoa. CAN aurreko CAN guztiak eta Barcina ondorengo Barcina guztiak. Txandrioak, jukutriak eta bestelako keriak, oro. Aingeru Epaltzaren Malerreka uherra, bortizkeria isilez enpo. Pello Lizarralderen ezponda goroldio eta iratzez beteak, nafarrak mundu zabalekoak bezain. Jokin Muñozen Erribera, oilo-zirin kiratsezko korralekin, eta baita Donostia maritimo abertzale-itogarria. Mikel Tabernaren Bortziri (Seierri) eltzetzuz betea. (Bidenabar, non dira nafar narratzaile emakumezkoak?)

«Nafarroa Euskadi da!» aldarria entzuten zen behiala nekaezin. Gerora kantatu ziguten «Nafarroa ez da Euskal Herria, Euskal Herria Nafarroa da», eta apur bat zorabiatu ginen hitz-joko eta identitate saltsan. Etorri ziren, orobat, historiografia askotarikoak, horietako batzuk aski badaezpadakoak, zer izan ginen baino zer izan behar ginen esaten zigutenak. Gainontzean, EAEkook eta, bereziki, giputzok, Nafarroari gibela emateari buruz, ezin esan A-15ak deusetan lagundu zuenik. Arestian aipatu literaturan topatu dut, bada, identitate katramila horri guztiari aterabidea. Literaturak beti ematen baitu zer izate, nola izate, noizko izate, nongo izate laxo, eta honenbestez, sano bat.

Nafarroatik eta idazle haietatik jaso dugu, gainera, hizkuntza eredu aski egokia. Larikera deitzen ahal diogu hogei semaiko hitzak baliatzen dituen dialektoari. Horixe dugu Arga Iruñeatik igarotzen delarik —larik atzizkia erruz erabiltzen duen eta Koldo Zuazori aztertzea ahaztu zaion euskalkia. Larikerak jaso ditu Nafarroatik erran edo izanen da debaldeko horiek guztiak, ezein testuri hotsandi eta poetikotasun apur bat emateko ezinbestekoak. Aitzitik, larikerak aitortzen diona baino puskaz handiagoa da euskara nafarraren munta. Nago nafarrak eta hango idazleak izan direla euskara batua beren hizkerara sueltoen eraman dutenak. Norbaitek batua/herri hizkera edo batua/euskalkia dikotomia mahairatzen duen bakoitzean, auzia Batman eta Jokerren arteko kontua balitz bezala, euskal nafar idazleekin (barka, bigarrenez) akordatzen naiz, eta pentsatzen besterik litzatekeela nafar literatura izango balitz, euskal literatura alegia, gu guztion aberria.