"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



martes, 21 de enero de 2014

PARISEN BIZI NAIZ


Hiria da Koldo Izagirreren poema liburu berriaren ardatz nagusia: hiria, aldiirietako batek begiratua, eta epaitua. Maila urbanoan eta sinbolikoan, maila pertsonalean eta kolektiboan, maila historikoan eta literarioan eta linguistikoan... eraikitako begiratua da Izagirrerean




ROUEN

ibai gainean bi hodei
lantegi handiak hogei
gorri biziko arrastiriak
mila amets egiteko dei


otsailean etxe giro
ontziak senan astiro
kimika plantan sortua dute
hodei berri bat azido


etxearen hezurdura
adreilu arteko zura
hiri bakarra bitan biltzeko
penixek hautsi ur hura


gau garbiko izarlokak
zeruan geldi bi orgak
patinatzaile zoroz beteak
sena bazterreko dokak


argi printzak sagardoan
burgesak mozkin mardoan
frantsesa sustrai egina dago
vikingo hauen ahoan


atrioko karrikara
enkargu gaitzen ikara
euskarazko lehen liburua
bigarrenez argitara


profeta handien pare
para bedi etxepare
arruango katedral handian
merezia du aldare


teilarteko goroldio
nuklearreko voltio
normandiarrak euskaldunari
sagarrondoa zor dio


hostoberri sagastia
ume kezkan hegaztia
kolore hitsez egina dago
inpresionisten azpia


eguzkiaren kalparra
urregorrizko aparra
gros horlogeren talo beltzean
astiak orratz bakarra


epaia dute emana
bovary jaunarengana
gizon den batek ez lezake utz
hala dezaten engana


ibaia bete ur arrez
jende zintzoa marmarrez
presaka doan kotxe horretan
emma bovary negarrez




© cc-by-sa Koldo Izagirre



www.susa-literatura.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario