"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."
lunes, 25 de junio de 2012
jueves, 21 de junio de 2012
Udarako zenbait liburu
Udarako zenbait liburu proposatu nahi dizkizuegu, beti ere zer irakurri ezin erabakita ibiliz gero, lagungarri izango zaizuelakoan. Horregatik honakoan Altsasuko Herri Liburutegiko bilduman sartu diren nobelen aukeraketa dakarkizuegu; nobedade hauek gaur egungo gazte literaturaren adibide direlarik, gomendatzeko zerrenda aproposa dela uste dugu, on egin!
http://www.bibliotecaspublicas.es/altsasu-ij/imagenes/Verano_2012_juvenil.pdf
sábado, 16 de junio de 2012
Biriatu eta Semprún
Biriatun aurkitzen ahal dugu Jorge Semprunen oroitarria, xx.mendea gizon honen bizitzaz hobeki ulertu liteke: mugaz alde batera eta bertzera hainbertze urte ibili ondotik, bertan ehortzia izan nahi zuen iparraldetik hegora begiratzeko.
Muchos años después, siendo ya ministro de Cultura, se publicó el libro que aquí se tituló Adiós, luz de veranos..., en el que Semprún http://es.wikipedia.org/wiki/Jorge_Sempr%C3%BAn rememora esa conversación con la conductora y se pregunta si fue entonces cuando por primera vez pensó que deseaba ser enterrado en el "pequeño cementerio" de Biriatou, "arrimado a una rústica y agreste iglesia". En este "lugar fronterizo, patria posible de los apátridas, entre los dos ámbitos a los que pertenezco (...), en la vieja tierra de Euskal Herria". http://elpais.com/diario/2011/11/26/opinion/1322262013_850215.html
martes, 12 de junio de 2012
twist
Azken boladan sari eta oihartzun aunitz izan dituen liburuarekin gatoz oraingoan, ea gustoko duzuen!
Erru sentimenduaz Javier Rojo / El Correo, 2012-03-03
Harkaitz Canok bere lehenengo idazlanetatik argi utzi zuen
garrantzizko leku bat izango zuela euskal literaturan, idazle moduan
pixka bat gorabeheratsua bada ere, batzuetan literaturarekin
gorroto-amodiozko harreman konfliktiboa duela baitirudi. Edonola ere,
beti da interesgarria, eta arnas luzeko idazlan bati ekiten dionean,
bere trebetasunaren maila agerian geratzen da. Halaxe gertatzen da Twist
izeneko nobela mardul honetan. ETAren kontrako gerra zikineko gertakari
latzenetako batean oinarritu da idazlea nobela hau egiteko, liburuaren
abiapuntuan Soto eta Zeberio izeneko pertsonaien desagertzea jartzen
da-eta. Euskal gatazkaren testuinguruan kokatzen du istorioa, eta bertan
kontatzen direnetarik askok zuzen zein zeharka euskal gatazka horrekin
zerikusirik daukate. Baina liburuan euskal gatazkatik harantzago doa.
Argumentuaren erdigunean Diego Lazkano izeneko pertsonaia dugu, Sotoren
eta Zeberioren adiskidea eta militantziakidea. Diego Lazkanok ezin du
erru sentimendutik ihes egin, bera izan baitzen adiskideak salatu
zituena, eta haien desagerpena ahalbideratu zuena. Sentimendu horren
pean eraikitzen saiatzen da bere bizitza, eta idazle ospetsua izatera
heltzen da, baina itxurazko bizitza horren azpian beste bizitza bat
dauka, zeren protagonistak, bere benetako izaera alde batera utzita,
galdutako adiskideen bizitza burutu gabeari eusten baitio, Sotok hasi
berritan utzitako idazle-lana bere gain hartuta. Lazkanok badaki neurri
handi batean egiten ari den bizitza hori ez dela berea, maileguan
hartutako izaera daukala bere benetako izaeraren gainean jarrita, eta
tentsioa sortzen da bien artean.
Nobelaren erdigunean gertakari horiek eta pertsonaia hau agertu
arren, nobelak alderdi gehiago dauzka. Ia izaera independentea duten
zortzi ataletan banatuta agertzen da, non gertakariekin zerikusirik
duten beste pertsonaia batzuk eta zuzen gai horrekin erlazionatuta ez
daudenak ere agertzen diren, non arteaz eta literaturaz, antzerkiaz eta
bizitzaz hitz egiten den. Nobela konplexua da, eta batzuetan idazleak
bertan bere burua hustu duela ematen du. Eta euskal gatazkaren barruan
kokatuta dagoen arren, gatazkaz bainoago adiskidetasunaz, ausentziaz,
eta, batez ere, erru sentimenduaz hitz egiten zaigu.
Duda bat bakarrik geratu zait: liburuak izan duen oihartzuna zergatik
gertatu da, bere duda-ezinezko kalitateagatik ala argumentua gatazkaren
barruan kokatua izan delako?
viernes, 1 de junio de 2012
Iruñeko Liburu Azoka
Hoy comienza la Feria del Libro en Pamplona, una buena ocasión para visitar la ciudad y hacerse con unos cuantos tesoros repletos de páginas.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)