Durante la primera evaluación los alumnos de 1º de Bachiller van a leer La casa de los espíritus de Isabel Allende. Aunque en principio pueda resultar algo extensa para el alumnado, creemos que como introducción a la narrativa latinoamericana puede resultar un libro adecuado, pues permite entender mejor el concepto de "realismo mágico" así como la reciente historia latinoamericana.
"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."
martes, 18 de septiembre de 2012
lunes, 10 de septiembre de 2012
Udazkeneko literatura uzta
Udazkeneko literatura uzta, bost nobela eta ipuin-liburu ugari
Kirmen
Uribe, Mikel Antza, Alberto Ladron Arana, Karlos Linazasoro eta Itxaso
Araque dira udazkenerako nobela ziurtatu duten idazleak. Hilabete
hauetarako nobedadeak prestatzen ari dira Euskal Herriko argitaletxeak (irakurri berria)
jueves, 6 de septiembre de 2012
Bakea gudan
Oraingoan Joxe Azurmendi filosofia irakasleak Unamunoren Paz en la guerra eleberriaren gainean eginiko azterketa dakarkizuegu. Unamunoren lanaren inguruko hausnarketa honek Historian eta Filosofian sakontzen lagunduko digu, adibidez J. Rojok bere kritikan zera idatzi du:
Joxe Azurmendik ez du inolako aurkezpenik behar, euskal kontuez
arduraturik dagoen irakurle euskaldunak dudarik gabe haren lanen berri
izango baitu. Erudizio handia, zorroztasun ideologikoa eta batez ere
aztertzen duen gaiaren azaleko itxuraren azpian aurkitzen diren
kontraesanak nabarmentzeko trebetasuna azpimarra daiteke bere idazlan
guztietan. Beraz, Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa
izenburuko saiakera-liburu hau irakurtzen duenak aldez edo moldez
susmatuko du zer aurkituko duen bertan: Unamunoren Paz en la guerra
nobelaren irakurketa zorrotza, non Bilboko idazlearen kontraesanak
nabarmenduko diren. Baina Azurmendiren saiakera-liburua ez da
bilbotarrari egindako kritika bat bakarrik. Azurmendik Unamunoren
nobelan agertzen diren planteamenduetan agertzen diren oinarri
filosofikoak eta planteamendu horietatik atera daitezkeen ondorioak
aztertzen ditu. Izan ere, Unamunoren testua nobela izan arren,
Azurmendik ez du literatur azterketarik egiten. Unamunok nobela
eraikitzeko erabili dituen kontrajarpenak nabarmentzen dira Azurmendiren
saiakeraren hasieran. Honela ikusiko dugu nola Unamunoren liburua
elkarren lehian dauden osagaien tentsiotik sortua den, garrantzitsuena
nekazari-mundua / hiria delarik. Baina kontrajarpen hau naturaleza /
kultura kontrajarpenaren forma bat besterik ez litzateke izango. Eta
kontrajarpen hauek azaltzeko Unamuno Herbert Spencerren filosofian
oinarritzen da. Ikuspuntu honetatik begiratuta Euskal Herria historiatik
aparte gelditu dela esan daiteke, historia estatua osatu ahal izan
zuten nazioei baitagokie. Baina Euskal Herriak, historiarik gabeko herri
moduan aurkezten delarik, ordainez-edo barne-historia edukiko luke.
Edonola ere, ez dugu ahaztu behar Unamunoren planteamendu hauetan ez
dagoela historiaren azterketarik, baizik eta historiari buruzko teoria
aprioristiko bat, fedearen mailan dagoena, XIX. mendeko filosofiaren
zordun.
Bakea gudan / Joxe Azurmendi / Txalaparta, 2012
Unamunoren karlismoa Javier Rojo / El Correo, 2012-08-11
Suscribirse a:
Entradas (Atom)