"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



viernes, 25 de enero de 2013

VIRGINIA WOOLF



Egun hauetan ospatu  da Virgina Woolfen jaiotza, 1881ean jaio eta 1941ean bere buruaz beste egin zuen idazle britaniarra gaur egungo erreferentzia da literatur munduan. Horregatik, adibidez Pikara aldizkarian  Virginia Woolfen urtebetetzea dela eta, Oihana Etxebarrietak britainiar idazlearen ibilbidea eta ekarpen feministak gogoratzen ditu: "Virginia Woolfen nobelagintza hala ere, asko aztertua, eta ezagutzera emana izan da. Narrazio moduetan egin zuen berrikuntza azpimarratzen da alde batetik zein bestetik. Barruko ahotsak eta pertsonaien burutazio eta bakarrizketak adierazten maisua izan zela diote aditu ugarik. Baina honetaz gain, kontuan hartzeko beste fazetak ere zituela azpimarratu nahiko nuke gaur. Bere saiakerak, feminismora gehien hurbildu ahal gaituztenak direla esatera ausartuko nintzateke. "Hiru Ginea" eta"Gela bat norberarena"  testu sakon eta hausnartzaileak ezagutzeko modukoak dira."

Olaziregi irakasleak Intimizmoaz haraindi: emakumezkoek idatziriko euskal literatura http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/literatura/17/17003075.pdf lanean honako hau idatzi zuen idazleaz: " Virginia Woolfengana itzuliz, gauza jakina da, bere ekarpen literarioa onartuz ere, egile nekaezin honen bibliografia oparoa (dela narratibazko lanek osatzen dutena, dela entsegu edo egunkarietako artikuluek bilbatzen dutena) gorabehera handikoa izan zela". Ondoren bere lanez honako zerrenda eskeiniko du: "egilearen bibliografia zabalean, egun kritikagintzak gailur kontsideratzen dituen Mrs. Dalloway (1925), To the Lighthouse (Farorantz, itz: A. Garikano, Ibaizabal) (1927), Orlando (1928) edo  The Waves [Olatuak] (1932) nobelak azpimarratu beharko genituzke".


Mariasun Landak honako  gogoeta interesgarria egin zuen "Norberaren gela" liburuaz:

Jakina den bezala mende honetako ingeles idazle onenetariko bat izan zen Virginia Woolf. Eta bere nobela ezagunak baztertu baditut ere, "Norberaren gela" saio laburra komentatzearena liburu honek nigan eragin handia izan duelako da, betidanik asko interesatu zaidan gai bati buruz jarduten baita: emakumea eta artearen arteko harremanez.


Kontutan hartu behar da, 1929 urtean idatzi zuela Virginia Woolfek liburu hau. Berak 47 urte zituela nobela batzuk idatziak zeuzkan, besteak beste: "Jakue-ren gela" (1922) eta "Mrs Dallowey" (1925) eta Bloomsbury deituriko taldearen ardatzekotzat konsideratua zegoen. Esan dezagun baita ere, lehen mundu gerraren ondoko urte haietan  ingeles emakumeen egoerak aldaketa  ugari ezagutu zituela: etxetik kanpoko lanaren mundua zabaldu zitzaien emakumeei, boto eskubidea lortu zuten sufragisten aldarrikapenen ondorioz, baita nork bere dirua administratzeko eta zenbait  unibertsitatetan sartzeko eskubidea ere.

Beraz "Norberaren gela" liburua Virginia Wolfek emakumea eta nobela gaia zituen bi hitzalditan oinarritua dago. Agian, hortik datorkio idazkerari solas giroa eta aldi berean eruditoa den kutsu berezia.


http://virginiawoolf.gipuzkoakultura.net/Woolf_norberaren_gela_eu.php

martes, 1 de enero de 2013

URTE BERRI ON!


Urte berri ona izan dezazuela!, eta ze modu hobea urteaz gozatzeko datorren urteko hilabete bakoitzeko liburu bat proposatzea baino, ikus ezazue behetiko bideoa merezi baitu. 

http://bookhunterblog.wordpress.com/2012/12/31/2013-12-meses-para-leer/