"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



lunes, 14 de octubre de 2013

BAZTANGO MINTZOA ERABILTZEKO GIDA

KULTURA

'Baztango mintzoa erabiltzeko gida' aurkeztuko dute astelehenean Elizondon

Maite Lakarrek egin du eta Baztango Udalak argitarat
Baztan | 2013-10-11 | 09:52
Gidaren azala.
Baztango mintzoa erabiltzeko gida. Izenburu hori duen lana aurkeztuko dute astelehenean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, 17:00etan. Maite Lakarrek egin du liburua eta Baztango Udalak argitaratu.
Gidaren aitzinsolasean irakur daitekeenez, «gida honen helburu nagusia Baztango eskoletan egunerokoan bertako mintzamoldea erabiltzeko orduan sortzen diren zalantzak argitzea da. Hala ere, horrek ez du erran nahi irakaskuntzatik kanpoko esparruetan ezin erabil daitekeenik, azken batean, administrazioan ari direnek, komunikabideetan aritzen direnek nahiz egunerokoan Baztango mintzoa erabili nahi dutenek ere hainbat zalantza eta uste oker izaten baitituzte».
Gidan Baztango mintzoaren ezaugarriak bildu dituzte, fonetika-fonologia, morfologia, sintaxia eta lexikoa.  Horrekin batera, euskalkiaz eta euskara batuaz ere aritu dira: Nafarroako euskalkien estatusa eta erabilera, Euskaltzaindiaren adierazpenak eta ikastetxeko plana.