Mahai-inguruak, liburu aurkezpenak, ipuin-kontaketak, bertso tramak… izango dira Baztanen Euskal nobela beltzaren astean. Euskaraz idatzitako liburuei buruzko asteari urtarrilaren 21ean emango zaio hasiera Eneko Aizpuruarekin.
Mariano Izetaren ‘Dirua galgarri’ liburuaren berrargitarapenaren aurkezpena izango da 22an eta, ondoren, Jon Abrilen solasaldia ‘Mariano Izeta’ euskal nobela beltza abiapututzat hartuta. ‘Beltzetik beltzer’a nobelaren inguruan mahai-ingurua izango da Itxaro Borda, Jon Alonso eta Miel Anjel Elustondorekin, Arizkunenea kultur etxean 23an goizeko 11:00etan. Arratsaldez, liburu aurkezpenak izango dira Iruritako Jauregiarte tabernan. Bukatzeko, 25ean, bertso tramak izango dira Maialen Lujanbio, Odei Barroso, Alaia Martin eta Unai Iturriaga bertsolarien eskutik