"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



martes, 21 de enero de 2014

PARISEN BIZI NAIZ


Hiria da Koldo Izagirreren poema liburu berriaren ardatz nagusia: hiria, aldiirietako batek begiratua, eta epaitua. Maila urbanoan eta sinbolikoan, maila pertsonalean eta kolektiboan, maila historikoan eta literarioan eta linguistikoan... eraikitako begiratua da Izagirrerean




ROUEN

ibai gainean bi hodei
lantegi handiak hogei
gorri biziko arrastiriak
mila amets egiteko dei


otsailean etxe giro
ontziak senan astiro
kimika plantan sortua dute
hodei berri bat azido


etxearen hezurdura
adreilu arteko zura
hiri bakarra bitan biltzeko
penixek hautsi ur hura


gau garbiko izarlokak
zeruan geldi bi orgak
patinatzaile zoroz beteak
sena bazterreko dokak


argi printzak sagardoan
burgesak mozkin mardoan
frantsesa sustrai egina dago
vikingo hauen ahoan


atrioko karrikara
enkargu gaitzen ikara
euskarazko lehen liburua
bigarrenez argitara


profeta handien pare
para bedi etxepare
arruango katedral handian
merezia du aldare


teilarteko goroldio
nuklearreko voltio
normandiarrak euskaldunari
sagarrondoa zor dio


hostoberri sagastia
ume kezkan hegaztia
kolore hitsez egina dago
inpresionisten azpia


eguzkiaren kalparra
urregorrizko aparra
gros horlogeren talo beltzean
astiak orratz bakarra


epaia dute emana
bovary jaunarengana
gizon den batek ez lezake utz
hala dezaten engana


ibaia bete ur arrez
jende zintzoa marmarrez
presaka doan kotxe horretan
emma bovary negarrez




© cc-by-sa Koldo Izagirre



www.susa-literatura.com

domingo, 29 de diciembre de 2013

PESSOA REVISITADO

Pessoa Revisitado de Eduardo Lorenço es un clásico  en el estudio de la poesía del poeta portugués Fernando Pessoa, esta obra crítica puede resultar de gran ayuda para adentrarnos en la obra de este gran escritor, que es de difícil tránsito por todos los heterónimos (nombres diferentes con el que firmaba sus obras) que utilizó, la lectura de este libro facilitará nuestro encuentro con una obra poética llena de nuevas sensaciones y emociones.







Ni al hablar o escribir ni en la mirada
nos mostramos jamás: nuestra conciencia
ni en voz ni en libro puede ser cifrada.
Revelamos tan solo una apariencia.

Por más que el pensamiento pueda verse
tras el espejo que del alma aflora,
el corazón no llega a conocerse.
En lo que se revela, se lo ignora.

Existe entre las almas un abismo
que no logra salvar el pensamiento,
y nos separa -dentro de nosotros-

de nuestro ser el pensamiento mismo.
Somos sueños del propio entendimiento,
y sueños de otros sueños de los otros.


jueves, 19 de diciembre de 2013

OBRAS LITERARIAS EN CASTELLANO DEL 2013 PARA REGALAR EN NAVIDADES

Gabo, memorias de una vida mágica (Galerna) 
gabo 





Flores negras, de Sergio Ramírez (Alfaguara)
flores






Una historia sencilla, de Leila Guerriero (Anagrama)
leila






Personas como yo, de John Irving (Tusquets)
personas






Bloody Miami, de Tom Wolfe (Anagrama)
wolfe





         
Las reputaciones, de Juan Gabriel Vázquez (Alfaguara)
vazquez






Así es como la pierdes, de Junot Díaz (Penguin Ramdom House)
junot






La fragilidad de los cuerpos, de Sergio Olguín (Tusquets)
olguin






Cómo usar un cuchillo, de Fernanda García Lao (Entropía)
garcia_lao






Matemagia, de Adrián Paenza (Sudamericana)
matemagia





lunes, 9 de diciembre de 2013

ALKASOROKO BENTA

Alkasoroko Benta / Mikel Taberna / Susa, 2013
Martin kontalari Iker Zaldua / Gara, 2013-10-27
Alkasoroko bentan zutik jarri da Martin Irazoki, kontu-kontari edo kontu-kontalari. Bera baita nobela labur honetako narratzailea eta protagonistetako bat. Lehenengo pertsonan kontatzen ditu hari gertatutakoak, inguruan jazotakoak eta haren begiz ikusiak. Alkasoro Bortziriei falta zaien seigarren hori da, eremu edo bailara hori Seiherri bihurtuko lukeen gunea, Lesaka eta Bera artean paratua.
Berrogeita hamarreko hamarkada azkenetan dela abiatzen da kontakizuna eta kronologiak aurrera egiten du gertakari historikoekin batera, ia laurogeiko hamarkadara iritsi arte. Martin Irazoki narratzaile aktiboaren ibilbideari dagokiona, hain zuzen. Haatik, ez da asko pentsatu behar irudikatzeko Mikel Tabernaren betaurrekoak janzten dituela usu narratzaile aktibo horrek. Idazlea Alkaiagan jaioa da, Lesakan, Bortzirietan beraz, eta berrogeita hamarreko hamarkadaren azkenetan jaio gainera.
Kontakizunari kronologiak laguntzen diola aurrera egiten aipatu dut arestian. Dena den, hemen xehetasun bat ezinbestekoa zait. Izan ere, hasieran Bortzirietako (Seiherrietako) herri koskor batean garai jakin batean gertatutakoak biltzen dituen liburua irudi lezake Alkasoroko Benta honek, hots, agertoki berean gertaturiko istorioak eransten direla, albumean kromoak nola. Badira kronologia edo denbora-igarotze horren saiakera xume batzuk tartean, esate baterako, Martin hasieran ume zelatari bat da, familia ostatuan edo mahaiaren inguruan elkarrekin dela esaten dituenak belarrira jasotzen dituen haurra. Orriek aurrera egin ahala, Martin dagoeneko parte hartzen hasten da, mandatuak egiten ditu, harat eta honat bidaltzen dute nerabezarora iristen ari den, artean, umea. Derrepentean unibertsitatean da Martin, Iruñean. Seinale horiek oroitarazten digute kontakizunak aurrera egin duela denboran, pertsonaia garatzeko ahalegina nabari da hor. Esango nuke hortik aurrera josten direla elkarrekin hobekien kapitulu ezberdinak, gertakizun politikoak aipatzen direnetik hasita zehazkiago esatera. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hastapenetik trantsizio gisa izendatutako arora arteko bidea urez beteriko ibaiaren antzera egiten du aurrera kontakizunak.
Horrenbestez bi benta bereiziko nituzke nik. Batetik, herri txiki bateko istorio arruntak, bertako pertsonaiak eta horien bizimodua kontatzeko ipuin solteak, protagonista eta agertokia dutenak komunean, baina Martinek bururatzen zaizkion heinean kontatzen dituenak, lotura kronologiko argirik gabe. Bestetik, gertakari historikoen kontakizuna dago, liburuaren bigarren erdia-edo hartzen duena. Hor bai, dena lerraturik abiatzen da aurrera. Unibertsitatera iritsitako haurrengan kezka politikoa ernatzen da, edo egoera politikoak kezka ernarazten du haurrengan, nahieran. Gertakizunak bata besteari lotzen zaizkio eta unibertsitatea amaitu aurretik amaitzen da, suntsitzen dute, Martinen bizitza bera. Edozein modutan ere, kontakizun atsegina da, irakurlea orriz orri aurrera egiteko irrikaz mantentzen asmatzen duena, dela beste istorio xume eta xarmagarri bat aditzeko, dela gure herriak izandako errealitatean barna lerratzeko.
Aipagarria da Bortzirietako euskara batuan dagoela idatzia, baldin eta halakorik existituko balitz, hau da, euskara batua oinarri badu ere, Bortzirietako terminologia erabiltzen du Mikel Tabernak. Uste dut hor asmatu duela idazleak, lagungarri suertatzen baita buruan agertoki horren irudia egiteko, Martin aurrean duzula irudikatzeko, zutik jarrita, kontu-kontari.

jueves, 5 de diciembre de 2013

DURANGOKO AZOKA



Aurten ere urtero bezala Durangoko azokak bere ateak ireki ditu 2013 urtea akitu aintzinetik azken kultur nobedadeak denon esku paratzeko, adibidez:

LOS MÁS VENDIDOS EN CASTELLANO – FICCIÓN:

EL LEGADO EN LOS HUESOS – Dolores Redondo – Planeta
DISPARA, YO YA ESTOY MUERTO – Julia Navarro – Plaza & Janes Editores
EL GUARDIÁN INVISIBLE – Dolores Redondo – Destino
ASTERIX Y LOS PICTOS – Rene Goscinny – Salvat
NO CONFíES EN PETER PAN – John Verdon – Roca
LAS OLAS DEL DESTINO – Sarah Lark – Ediciones B

El legado en los huesosDispara yo ya estoy muertoguardian_invisibleAsterix y los pictosNo confies en Peter Pan

EUSKARAZKO SALDUENAK – FIKZIOA:
HARROTASUNA ETA AURREJUZGUAK – Jane Austen – Elkar argitaletxea
PARISEN BIZI NAIZ – Koldo Izagirre – Susa
JESUSEN HAURTZAROA – J.M. Coetzee – Meettok
HERIOTZAREN ATARIA DUGU BIZITZA – Joxan Artze – Elkar argitaletxea
EULI-GIRO – Uxue Alberdi – Susa
BIZITZAREN ATEA DUKEGU HERIOTZA – Joxan Artze – Elkar argitaletxea

Harrotasuna eta aurrejuzguakParisen bizi naizJesusen haurtzaroa heriotzarenEuli giro
- - http://postdata.elkar.com/liburuak/#sthash.MkYWpGYH.dpuf

jueves, 21 de noviembre de 2013

UNA HISTORIA CASI UNIVERSAL

Os recomendamos este libro de microrelatos y reflexiones titulado Una historia casi universal para compartir un repaso  a la historia desde sus albores hasta la actualidad con Eduardo Galeano. 
http://es.wikipedia.org/wiki/Eduardo_Galeano

Aqui lo tenéis si queréis hecharle un vistazo:

http://www.sibci.gob.ve/wp-content/uploads/2013/09/Galeano_Eduardo_-_Espejos._Una_historia_casi_universal_2008_.pdf


 


Fundación del jazz

Corría el año 1906. La gente iba y venía, como cualquier día, a lo largo de la calle Perdido, en un barrio pobre de Nueva Orleans. Un niño de cinco años, asomado a la ventana, contemplaba aquel aburrimiento, con los ojos y los oídos muy abiertos, como esperando algo que iba a ocurrir. Y ocurrió. La música estalló desde la esquina y ocupó toda la calle. Un hombre soplaba su corneta, alzada al cielo, y a su alrededor la multitud batía palmas y cantaba y bailaba. Y Louis Armstrong, el niño de la ventana, se meneaba tanto que por poco no se cayó desde allá arriba. 

Unos días después, el hombre de la corneta fue a parar al manicomio. Lo encerraron en el sector reservado a los negros. 

Ésa fue la única vez que su nombre, Buddy Bolden, apareció en los diarios. Murió un cuarto de siglo después, en ese mismo manicomio, y los diarios ni se enteraron. Pero su música, nunca escrita ni grabada, siguió sonando dentro de quienes la habían gozado en fiestas o funerales. 

Según dicen los que saben, ese fantasma fue el fundador del jazz

lunes, 14 de octubre de 2013

BAZTANGO MINTZOA ERABILTZEKO GIDA

KULTURA

'Baztango mintzoa erabiltzeko gida' aurkeztuko dute astelehenean Elizondon

Maite Lakarrek egin du eta Baztango Udalak argitarat
Baztan | 2013-10-11 | 09:52
Gidaren azala.
Baztango mintzoa erabiltzeko gida. Izenburu hori duen lana aurkeztuko dute astelehenean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, 17:00etan. Maite Lakarrek egin du liburua eta Baztango Udalak argitaratu.
Gidaren aitzinsolasean irakur daitekeenez, «gida honen helburu nagusia Baztango eskoletan egunerokoan bertako mintzamoldea erabiltzeko orduan sortzen diren zalantzak argitzea da. Hala ere, horrek ez du erran nahi irakaskuntzatik kanpoko esparruetan ezin erabil daitekeenik, azken batean, administrazioan ari direnek, komunikabideetan aritzen direnek nahiz egunerokoan Baztango mintzoa erabili nahi dutenek ere hainbat zalantza eta uste oker izaten baitituzte».
Gidan Baztango mintzoaren ezaugarriak bildu dituzte, fonetika-fonologia, morfologia, sintaxia eta lexikoa.  Horrekin batera, euskalkiaz eta euskara batuaz ere aritu dira: Nafarroako euskalkien estatusa eta erabilera, Euskaltzaindiaren adierazpenak eta ikastetxeko plana.