"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



jueves, 22 de marzo de 2012

Martxoaren 21a Munduko Poesia Eguna



Atzo, martxoak 21,  Munduko Poesia Eguna izan zenez, idazle nafar baten olerkiarekin ospatu nahi dugu data; hain zuzen ere Castillo Suarezekin http://zubitegia.armiarma.com/?i=153 animatu eta irakur ezazue bere obra, merezi du eta.



Bomba bat daukat ene bihotzean

eta segituan eztanda egingo du.

Ez zaitez badaezpada ondoan jar

bihotz puskaren batek harrapatuko zaitu bestela

eta nire seguruak ez ditu horrelakoak ordaintzen.

Autogupidaz betetako emakume bakartiak

ez gara oso osasuntsuak;

are gehiago, gure gaitza kutsakorra da eta,

halabeharrekoa denez bizitzea,

pena litzateke zuk nire eritasuna harrapatuko bazenu,

oraindik txertorik ez baita aurkitu horretarako.


                                                                                    Castillo Suarez


No hay comentarios:

Publicar un comentario