"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



viernes, 25 de mayo de 2012

Zientziak

Literaturaz gain badaude hainbat esparru interesgarri suerta litezkeenak, jakin-nahiak ez du mugarik, eta sarri ditugun aunitz zalantza modu erraz eta bideratuan ulertzen ahal ditugu. Bigarren Hezkuntza zein Batxilergoko ikasleek euren jakinmina ase dezaten Gaiak  argitaletxeak hainbat liburu Giza  zein Zientzia arloetan argitaratu ditu. http://www.gaiak.net/denda.php



Biologiaren inguruko eztabaida nagusien berri ematen dute lan honetan. Zeregin horretan, eboluzioaren teoriari buruz dagoen eztabaidaz arduratzen da, zientziarekin harremana duten irizpideetan oinarrituz. Horrez gain, gaur egungo biologiaren kontzeptu nagusiak aztertzen dira: lehiak eta lankidetzak; bizit ...

martes, 22 de mayo de 2012

BORGES POETA


La poesía de Borges es sabia, diáfana y clara, cada sílaba, cada letra, cada acento guarda su compostura, su eterno artificio, y a su vez,  con cada palabra se ahonda en la reflexión, en el conocimiento que nos permite acceder a la serenidad y al equilibrio.http://es.wikipedia.org/wiki/Jorge_Luis_Borges
 

Cada aurora (nos dicen) maquina maravillas
capaces de torcer la más terca fortuna;
hay pisadas humanas que han medido la luna
y el insomnio devasta los años y las millas.

En el azul acechan públicas pesadillas

que entenebran el día. No hay en el orbe una
cosa que no sea otra, o contraria, o ninguna.
A mí sólo me inquietan las sorpresas sencillas.

...
Me asombra que una llave pueda abrir una puerta,
me asombra que mi mano sea una cosa cierta,
me asombra que del griego la eleática saeta

instantánea no alcance la inalcanzable meta,
me asombra que la espada cruel pueda ser hermosa,
y que la rosa tenga el olor de la rosa.


LO PERDIDO


¿Dónde estará mi vida, la que pudo
haber sido y no fue, la venturosa
o la de triste horror, esa otra cosa
que pudo ser la espada o el escudo

y que no fue? ¿Dónde estará el perdido

antepasado persa o el noruego,
dónde el azar de no quedarme ciego,
... dónde el ancla y el mar, dónde el olvido

de ser quien soy? ¿Dónde estará la pura
noche que al rudo labrador confía
el iletrado y laborioso día,

según lo quiere la literatura?
Pienso también en esa compañera
que me esperaba, y que tal vez me espera.


miércoles, 16 de mayo de 2012

Koldo Amestoy: ahozkotasunaren xarma.

Sarri ahazten zaigu liburuez at badela oraindik ere kontatzeko grina, pasioa, eta harrigarria suertatzen da kontatzeak berak berez, magiaz, janzten duenean istorioa. Amestoy jaunak ahozkatuz, doinuz, erritmoz istorioei xarma berezia ematen die, horregatik ahoz-ahoz ibiliz hizkuntzak duen magia erakusteagatik dakarkizuegu Amestoy jauna, zein artista den!

viernes, 11 de mayo de 2012

Nobedadeak: Paradisua

Elkar argitaletxearen gomendioak ekarriko dizkizuegu, zein liburu irakurri ezin erabakita bazabiltzate lagungarri izango zaizuelakoan http://www.elkar.com/eu/katalogoa/liburuak/gure-gomendioak Aste honetan Arrate Egañaren "Paradisua" gomendatzen dizuegu, ea gustoko duzuen.


Paradisua, Arrate Egaña: “Bero egiten zuen. Itsasoaren orroa besterik ez zen entzuten. Ilargiaren argiak paisaia mudatu zuen; bazter ezagunak oihan kezkagarri bilakatu ziren, mundu irreala, bake eta bakardadea. Ulertzen nuen toki harekiko lilura. Sorbalda okertua igurtzi nion. Bizkar osoa, lepoa. Basagiroaz kutsatuta edo, sudurra lokiraino hurbildu nion, mendiari zeriona bezain neutroa eta freskoa zen lurrin hura beste behin dastatu guran. Tupustean etzan egin ginen izarpean, adartxo, hartxintxar eta sasizko lardaska hartan, elkarri antsiaz musuka.”
Zoriontasun izpien bila dabiltza Arrate Egañaren kontakizunetako protagonistak. Beren bizitzak dautzan gristasunetik aterako dituen esku salbatzailearen zain, mirari hori une bateko irudipena besterik ez izan arren.
Familiaren abaroan gelditu edo etxetik joan barne tenkan dabiltzan gazteak, bikotean bilatzen zutena aurkitu ezinaz kexatzen diren gizon-emakumeak, beren erdipurdikeria estali nahiz besteen bizitzak banpirizatzen dituzten lagunak...
Bost istorio batu ditu Egañak helduentzako bere lehenengo bilduma honetan; kontatzen den historia bezainbat, pertsonaien erretratuak, haien arteko harremanak, bizi duten giroa zaindu ditu, testuari dentsitatea eta aberastasuna emanez, irakurleak geruzaz geruza deskubritu beharko duena.

jueves, 3 de mayo de 2012

Baztanen kokaturiko zenbait misterio eleberri.


Gure inguruan kokaturiko zebait nobelen berri eman nahi dizuegu, horregatik "Baztango Haizegoa" deituriko blogean aurkitu ahal ditugun hiru misterio eleberriren erreferentzia kontuan izanen dugu, zehazki Gotzon Garateren "Elizondoko Eskutitzak", Iñaki Bernaolaren "Zugarramurdiko kontesa" eta Hasier Etxebarriaren "Mutuaren hitzak" aztertzen duena. Hiru eleberriak misterio istorioak dira, animo, ea izuak ez zaituen harrapatzen! http://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/28/baztan-euskal-narratiban-2/