"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



viernes, 11 de mayo de 2012

Nobedadeak: Paradisua

Elkar argitaletxearen gomendioak ekarriko dizkizuegu, zein liburu irakurri ezin erabakita bazabiltzate lagungarri izango zaizuelakoan http://www.elkar.com/eu/katalogoa/liburuak/gure-gomendioak Aste honetan Arrate Egañaren "Paradisua" gomendatzen dizuegu, ea gustoko duzuen.


Paradisua, Arrate Egaña: “Bero egiten zuen. Itsasoaren orroa besterik ez zen entzuten. Ilargiaren argiak paisaia mudatu zuen; bazter ezagunak oihan kezkagarri bilakatu ziren, mundu irreala, bake eta bakardadea. Ulertzen nuen toki harekiko lilura. Sorbalda okertua igurtzi nion. Bizkar osoa, lepoa. Basagiroaz kutsatuta edo, sudurra lokiraino hurbildu nion, mendiari zeriona bezain neutroa eta freskoa zen lurrin hura beste behin dastatu guran. Tupustean etzan egin ginen izarpean, adartxo, hartxintxar eta sasizko lardaska hartan, elkarri antsiaz musuka.”
Zoriontasun izpien bila dabiltza Arrate Egañaren kontakizunetako protagonistak. Beren bizitzak dautzan gristasunetik aterako dituen esku salbatzailearen zain, mirari hori une bateko irudipena besterik ez izan arren.
Familiaren abaroan gelditu edo etxetik joan barne tenkan dabiltzan gazteak, bikotean bilatzen zutena aurkitu ezinaz kexatzen diren gizon-emakumeak, beren erdipurdikeria estali nahiz besteen bizitzak banpirizatzen dituzten lagunak...
Bost istorio batu ditu Egañak helduentzako bere lehenengo bilduma honetan; kontatzen den historia bezainbat, pertsonaien erretratuak, haien arteko harremanak, bizi duten giroa zaindu ditu, testuari dentsitatea eta aberastasuna emanez, irakurleak geruzaz geruza deskubritu beharko duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario