"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



jueves, 18 de octubre de 2012

XX. MENDEKO POESIA KAIERAK, PATZIKU PERURENA




Oraingoan Patziku Perurena idazlearen olerkigintza http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=kaie19 gomendatu nahiko nizueke, olerki indartsuak dire zentzu eta gogoetez beteak, gure lurraldeko erreken oihartzuna jasotzen dutenak  neguko egunsenti lanbrotsuetan.



Martxoko gau betea zen
oro oskarri argi ahulez estalia.
Azienda gobernatu ondoren
atarian aita, zohardiari so.
Hegaztien lokantuz hontza, aldizka
beheko ibar ilunetik hegialdera.
Oholtzaz inguratua, logelan ama
zura zaharrei begira ohantzean etzana.
Malkoak masailetan behera
oinazezko atsegin betean balakuka
seme sortu berria altzoan duela.
Han, oholtza eta abere artean
sortu zen argiaren dizdira
han gelditu ziren ene begiak
sabai azpiko armiarma sareetan
han eman zidan haizeak arnasa.
Han galdu nituen eskuak
odola, elurra eta beleen artean.
Geroragoan, haurtzaroan ere
han bete nuen armairua
miru luma eta hartzuriz.
urkihosto eta muxika hezurrez.
Han hozkatu ninduten lehenbizikotz
laztantzen nituen erleek...
ihes egiten eskura nahi nituen
larratxori izukorrek.
Han ikasi, oro amoltsuki maitatuz
bakarrago izaten.


w 1984
© Patziku Perurena


                                                                

No hay comentarios:

Publicar un comentario