"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



viernes, 30 de noviembre de 2012

BOGA-BOGA



Itxaro Bordak aitzinetik idatziriko eleberri beltzaren ildotik, Amaia Ezpeldoi protagonista duen bosgarren nobela  da Boga boga (Susa argitaletxea) izenburuaz azaldu zaiguna, detektibe ospetsua aspaldiko desagertze bat argitzen tematuko da.


Badira 25 urte pasa Jana Elgebeltz garaztarra azkenekoz ikusi zutela, 1985ean Baionako festetan. Baina Janaren anaia Danielek bilatu du leku guztietan, mundu osoa aspertu du galdezka eta ez du aztarnarik aurkitu. Bost neska adiskideren laguntzari esker, aferaren muinera hurbiltzen hasiko da Amaia Ezpeldoi detektibea, eta pixkanaka ohartuko da nor zen Jana Elgebeltz: klandestinitatean engaiatutako ekintzailea.

Anima zaitezte Itxaro Bordaren azken eleberria irakurtzen, inolako zalantzarik barik meresi du eta:

No hay comentarios:

Publicar un comentario