"Liburu bat duenak (irakurtzen badu), altxor bat du."/"Quien tiene (y lee) un libro, tiene un tesoro."



jueves, 8 de noviembre de 2012

IDAZTEN ARI DELA IDAZTEN DUEN IDAZLEA

 Oraingoan ipuin liburu batekin gatoz, Idazten ari dela idazten duen idazlea izenburua duen lanarekin, behar honen orrialdeetan zehar  literaturarekin zer ikusia duten gaiez gauzatzen dira narrazio laburrak. Kontuan izan behar da, Iban Zalduak narrazio laburra lantzeaz gain,  behin eta berriz plazaratu duela bere iritzia gaur egungo euskal literaturaren inguruan http://eibar.org/blogak/volga, dirudienez lan berri honetan literatura munduan fikzioaren bidez sakondu nahi izan du.




 Juan Luis Zabala Donostia

Francis Bacon margolariak elkarrizketa batean —artista gazte bati zer aholku emango liokeen galdetu ziotelarik— eman zuen erantzunari oso zentzuzkoa irizten dio Iban Zalduak: «Ez nioke aholku berezirik emango», adierazi zuen Baconek. «Bakarrik bere burua onar dezala, eta onar dezala zer den, eta jorra ditzala bakarrik harrapatzen eta obsesionatzen duten gaiak. Urrun dadila apaingarri hutsa den horretatik». Zalduak ez du uste bera artista denik —artisautzatik gertuago ikusten du bere burua—, baina, Baconek aholkatzen zuen bezala, literaturaren inguruan obsesionatzen duten gaiak jorratu ditu Idazten ari dela idazten duen idazlea ipuin liburuan (Elkar); literaturaren inguruan dituen «maniak», haren hitzetan esanda 

No hay comentarios:

Publicar un comentario